Eli Laztangurenek eta Markos Zapiainek elastiko bat diseinatu dute, "filosofiaren Elvis Presley" deiturikoaren tik horiek liluraturik.
Diseinua denen esku jarri dute, nahi duenak bere elastikoak inprima ditzan.
Slavoj Zizek filosofoak mukiak kendu eta gomina gisa erabiltzen dituela dirudi, sudurra eta gero ilea ukitzeko keinua etengabe egiten duelako. Bere elastikoari ere tiraka egiten dio, titiburuan piercing infektaturen bat balu bezala.
Aztertu al ditu Zizekek bere keinuen esan nahia, Lacanen argitan?
Gurean orain ugariago dira Zizeken aipamenak baino Zizeken aipamenen ugaritasunaren aurkako ironiak, eta hain zuzen horrexegatik erakutsiko dut elastikoa harro eta bulartsu.
Hala dio Zapiain filosofoak. Elkarrizketa zoragarria egin zion irundarrak esloveniarrari aurreko batean –Gorka Bereziartuarekin– Argia aldizkariarentzat
Laztangurenek diseinatu du nikia, eta Zapiainek elastikoaren atzealderako aipua aukeratu du:
Elastikoa inprimatu nahi baduzu, hemen dituzu SVG fitxategiak Creative Commons lizentziarekin:
Joan zen astean Europako finantza mapa hark harritu ninduen. Talde bat sortu dut flickerren, gaurko krisia irudikatzen –eta, ondorioz, ulertzen– lagun gaitzaketen irudiak biltzeko: Espainiarekin joango al garete?. Gehitu taldeari, mesedez, zuen irudiak. Nik Osborneren zezenaren ikono ezagunari esku-hartze txikia egin diot. Hau da nire ekarpena, oraingoz.
Hasi naiz dagoeneko produktu ildo oso bat diseinatzen, zezenean oinarriturik. Hau guztia copyleft da, beraz, norbaitek elastikoak eta txapak egin nahi baditu, primeran!! (Eskertuko nuke aletxoren bat ematea).
Futbol Munduko Txepelketaz eta Euskal Herriko bake prozesua bultzatu nahi omen duten Mandelez harago ba dago Hegoafrika ezezagun bat. Interneteko fenomeno bihurtu da egunotan hango musika talde bat: herrialdeko boer zuri kaiku aluen irudia eta kultura munduan zabaldu nahi duen Die Antwoord ("erantzuna" afrikaans hizkuntzan). Bideoa ikaragarria da. Gizaki gisa suntsitu nau. Joan zen larunbatean ikusi nuen eta ezin dut burutik kendu.
"Hegoafrikarrak oso kaikuak gara", esan zidan duela urte asko Lurmutur Hiriko lagun batek, "atera kontuak, semaforoei 'robot' esaten diegu". Eta berehala galdetu zidan: "euskaldunak ere horren kaikuak zarete?".
Orain hasi naiz ulertzen esan nahi zuena.
Ai ai ai zure tximeleta naiz zure babesa behar dut izan neure samuraia
Ninja dela uste duen makarra patibulario bat rapeatzen,
Beste lagun batek ikusi zuen bideoa atzo. "Estos son tontos", esan zidan harrituta. Ez nion ezetz esan. Ezin nuen.
Ados, badakit. Hauek ez dira benetako 'zef'-ak (kaikuak, arloteak, afrikaans hizkuntzan). Izan ere hainbat talde eta arte egitasmotan urte asko daramaten pertsonak dira. Antzeztu egiten dituzte talde horretarako sorturiko pertsonaiak.
Horregatik batzuentzat hau muntaia bat besterik ez da.
Baina ezin dut ukatu burmuinak kolonizatzea lortzen dutela. District 9 filma egin zuen Neill Blomkampek zuzenduko die hurrengo bideoa.
Diskoa atera dute eta dibertigarria da. Hemendik jaitsi dezakezue doan:
Hemen "Enter the Ninja" kantaren hitzak halamoduz eta era libre xamarrean euskaratuta:
"Beitu
Hegoafrikako kultura ordezkatzen dut Leku honetan gauza ezberdin asko ditugu Beltzak, zuriak, mestizoak, ingelesak, afrikaansak, xhosak, zuluak eta beste guztia herri ezberdin horiek guztiak pertsona batean izorraturik
Ai ai ai
zure tximeleta naiz zure babesa behar dut izan neure samuraia
Ninja bat naiz, jo nire bizitza bideo joko bat bezalakoa jokalari bakarraren gunean nagoenean bizitza bat mikroan denbora mugatuan
jo ninja jo!
ez izorratu ni bidean jartzen zaidana larrutuko dut
nire jokoa egiten dut izar zorrotz lirikoak jaurtitzen hona nire etorria bero erasokor basati kontrolez at hitz ero zakarrak ostikatzen bertso gogorrak garai gogorretarako jana ostia pilo, edo gosez argal zazpi hirukoitza atera arte txanponjalean gosea ala tripakada
labanaren ahoan bizi zarenean, zorrotz ibili zorrotz $O$ goi-energiarekin martxan ez duzu inoiz ikusi halako kaiku lotsagaberik mikroa probatzen dugunean hi-tek dabil airean, gu baikorrak ez lur-jota, ez gara besteak bezalakoak nire estiloa UFO da, guztiz ezezaguna ezin duzu izorratu nire kaiku estilo berria ezin duzu huts egin nirekin 'ezin duzu hori egin, ezin duzu hura egin' nork ostiak esan zuen hori? nahi dudana egiten dut beroegi eskuan ibiltzeko, hotzegi heltzeko ezin duzu aukeratutakoa izorratu nik-nik-nik labana nahi dut ninja bat naiz
Ninja ostia demasa da, baina ez izorratu nire game boy-a ala zu izorratuko zaitut bizitza gogorra da harrapatuta geratzen naizenean eta garaia heltzen zaidanean bultza egiten dut, apurtu-apurtu-apurtu beste aldera pasa arte ikaragarri txiro zelatariaren pazientziarekin ninja hardcore da, sakon moztu eta minik ez
ez dago minik, ez eskatu ostiarik edo eskatzen duzuna jasoko duzu zokoratutako animali basatia bezalakoa naiz egunsentiaren zain gaua gainditzen saiatzen bizirik iraun nahi duen gizona baino ez nire labanak airean, etsaia burugabetzen izugarri errez, hau ez da jokoa motel
ez jolastu nirekin, nire mikro-labana erabiltzen dut alde iluneko basati ostia batek bezala: kontuz! ying yangari, erabat hi-tek, ninja ostia handia Japonian etorkizuna ikusi dut baina orain ez dut ezer eskuan mikrofono bat baizik, amets handiak eta plan bat hitzekin hegan zeruan zehar ninja bat bezala
Ostia, hau da, zera, nire bizitza osoan entzun dudan abestirik demasena izorra zaitezte esan zenutenok ez nuela lortuko galtzaile bat nintzela esan zuten inor ez nintzela esan zuten psikopata ostia bat nintzela esan zuten baina begiratu nazazu orain
hor jarrita Intersarean mundu osoan futurista sar dadila ninja
Yo-landi vi$$er dj Hi-Tek Die ostia Antwoord earra ezta?