Sunday, September 05, 2010

Zizekmania elastikoa

Eli Laztangurenek eta Markos Zapiainek elastiko bat diseinatu dute, "filosofiaren Elvis Presley" deiturikoaren tik horiek liluraturik.

zizekgardena zuzenduta

Diseinua denen esku jarri dute, nahi duenak bere elastikoak inprima ditzan.

Slavoj Zizek filosofoak mukiak kendu eta gomina gisa erabiltzen dituela dirudi, sudurra eta gero ilea ukitzeko keinua etengabe egiten duelako. Bere elastikoari ere tiraka egiten dio, titiburuan piercing infektaturen bat balu bezala.

Aztertu al ditu Zizekek bere keinuen esan nahia, Lacanen argitan?

Gurean orain ugariago dira Zizeken aipamenak baino Zizeken aipamenen ugaritasunaren aurkako ironiak, eta hain zuzen horrexegatik erakutsiko dut elastikoa harro eta bulartsu.

Hala dio Zapiain filosofoak. Elkarrizketa zoragarria egin zion irundarrak esloveniarrari aurreko batean –Gorka Bereziartuarekin– Argia aldizkariarentzat

Laztangurenek diseinatu du nikia, eta Zapiainek elastikoaren atzealderako aipua aukeratu du:

zizekatzealdea

Elastikoa inprimatu nahi baduzu, hemen dituzu SVG fitxategiak Creative Commons lizentziarekin:

Aurrealdea

Atzealdea

Badira hainbat film Zizek protagonista. Hemen dituzue hainbat helbide horiek jaisteko.

zizek!

The pervert's guide to cinema

Bi filmotako azpidatziak hemen (gazteleraz)

"The pervert's guide to cinema"-ren azpidatziak ez daude ondo sinkronizaturik, Mplayerrekin sakatu x, behar bezala jarri arte).

Nikia horrela geratzen da jantzita.

zizeknikiemakume

Eliri elkarrizketa egin diote Euskadi irratian Zizekmania elastikoaren inguruan:

Zizekmania elkarrizketa

Wednesday, September 01, 2010

Espainiarekin joango al garete?

Joan zen astean Europako finantza mapa hark harritu ninduen. Talde bat sortu dut flickerren, gaurko krisia irudikatzen –eta, ondorioz, ulertzen– lagun gaitzaketen irudiak biltzeko: Espainiarekin joango al garete?. Gehitu taldeari, mesedez, zuen irudiak. Nik Osborneren zezenaren ikono ezagunari esku-hartze txikia egin diot. Hau da nire ekarpena, oraingoz.

Buruan darabilt ideia bat: Araba eta Burgos aldeko muga inguruan, zezen detourné honen bertsio erreala eraikitzea, Osborneren zezen ofizialen eskala berean. Hona egitasmoa ilustratzeko irudi batzuk.

eta beste hau:

Hasi naiz dagoeneko produktu ildo oso bat diseinatzen, zezenean oinarriturik. Hau guztia copyleft da, beraz, norbaitek elastikoak eta txapak egin nahi baditu, primeran!! (Eskertuko nuke aletxoren bat ematea).

elastikozuriazezen

elastikozurianeska

txapazezen

Saturday, April 17, 2010

Hegoafrikan ere kaikuak garete



Futbol Munduko Txepelketaz eta Euskal Herriko bake prozesua bultzatu nahi omen duten Mandelez harago ba dago Hegoafrika ezezagun bat. Interneteko fenomeno bihurtu da egunotan hango musika talde bat: herrialdeko boer zuri kaiku aluen irudia eta kultura munduan zabaldu nahi duen Die Antwoord ("erantzuna" afrikaans hizkuntzan). Bideoa ikaragarria da. Gizaki gisa suntsitu nau. Joan zen larunbatean ikusi nuen eta ezin dut burutik kendu.

"Hegoafrikarrak oso kaikuak gara", esan zidan duela urte asko Lurmutur Hiriko lagun batek, "atera kontuak, semaforoei 'robot' esaten diegu". Eta berehala galdetu zidan: "euskaldunak ere horren kaikuak zarete?".

Orain hasi naiz ulertzen esan nahi zuena.


Ai ai ai zure tximeleta naiz
zure babesa behar dut
izan neure samuraia


Ninja dela uste duen makarra patibulario bat rapeatzen,


Argazkiak.org | Die Antwoord © cc-by-sa: euskopata

helioa-edo arnasten duen lamia gaizto bat, Yo-landi Vi$$er izena darabilena,


Argazkiak.org | die antwoord © cc-by-sa: euskopata

eta Hi-Tek disko jartzailea (Leon Botha), progeria gaitzak jotako munduko pertsonarik zaharrena, 25 urterekin.


Argazkiak.org | die antwoord © cc-by-sa: euskopata

Beste lagun batek ikusi zuen bideoa atzo. "Estos son tontos", esan zidan harrituta. Ez nion ezetz esan. Ezin nuen.

Ados, badakit. Hauek ez dira benetako 'zef'-ak (kaikuak, arloteak, afrikaans hizkuntzan). Izan ere hainbat talde eta arte egitasmotan urte asko daramaten pertsonak dira. Antzeztu egiten dituzte talde horretarako sorturiko pertsonaiak.

Horregatik batzuentzat hau muntaia bat besterik ez da.

Baina ezin dut ukatu burmuinak kolonizatzea lortzen dutela. District 9 filma egin zuen Neill Blomkampek zuzenduko die hurrengo bideoa.

Diskoa atera dute eta dibertigarria da. Hemendik jaitsi dezakezue doan:

http://www.mediafire.com/?mr23mmnjozy

Hemen "Enter the Ninja" kantaren hitzak halamoduz eta era libre xamarrean euskaratuta:

"Beitu

Hegoafrikako kultura ordezkatzen dut
Leku honetan gauza ezberdin asko ditugu
Beltzak, zuriak, mestizoak, ingelesak, afrikaansak, xhosak, zuluak
eta beste guztia
herri ezberdin horiek guztiak
pertsona batean izorraturik

Ai ai ai

zure tximeleta naiz
zure babesa behar dut
izan neure samuraia

Ninja bat naiz, jo
nire bizitza bideo joko bat bezalakoa
jokalari bakarraren gunean nagoenean
bizitza bat mikroan denbora mugatuan

jo ninja jo!

ez izorratu ni
bidean jartzen zaidana larrutuko dut

nire jokoa egiten dut izar zorrotz lirikoak jaurtitzen
hona nire etorria bero erasokor basati kontrolez at
hitz ero zakarrak ostikatzen
bertso gogorrak garai gogorretarako
jana ostia pilo, edo gosez argal
zazpi hirukoitza atera arte txanponjalean
gosea ala tripakada

labanaren ahoan bizi zarenean, zorrotz ibili zorrotz
$O$ goi-energiarekin martxan
ez duzu inoiz ikusi halako kaiku lotsagaberik
mikroa probatzen dugunean
hi-tek dabil airean, gu baikorrak
ez lur-jota, ez gara besteak bezalakoak
nire estiloa UFO da, guztiz ezezaguna
ezin duzu izorratu nire kaiku estilo berria
ezin duzu huts egin nirekin
'ezin duzu hori egin, ezin duzu hura egin'
nork ostiak esan zuen hori?
nahi dudana egiten dut
beroegi eskuan ibiltzeko, hotzegi heltzeko
ezin duzu aukeratutakoa izorratu
nik-nik-nik labana nahi dut
ninja bat naiz

Ninja ostia demasa da, baina ez izorratu nire game boy-a
ala zu izorratuko zaitut
bizitza gogorra da
harrapatuta geratzen naizenean eta garaia heltzen zaidanean
bultza egiten dut, apurtu-apurtu-apurtu beste aldera pasa arte
ikaragarri txiro zelatariaren pazientziarekin
ninja hardcore da, sakon moztu eta minik ez

ez dago minik, ez eskatu ostiarik
edo eskatzen duzuna jasoko duzu
zokoratutako animali basatia bezalakoa naiz
egunsentiaren zain
gaua gainditzen saiatzen
bizirik iraun nahi duen gizona baino ez
nire labanak airean, etsaia burugabetzen izugarri errez, hau ez da jokoa motel

ez jolastu nirekin, nire mikro-labana erabiltzen dut
alde iluneko basati ostia batek bezala: kontuz!
ying yangari, erabat hi-tek, ninja ostia handia Japonian
etorkizuna ikusi dut
baina orain ez dut ezer eskuan
mikrofono bat baizik, amets handiak eta plan bat hitzekin hegan zeruan zehar
ninja bat bezala

Ostia, hau da, zera, nire bizitza osoan entzun dudan abestirik demasena
izorra zaitezte esan zenutenok ez nuela lortuko
galtzaile bat nintzela esan zuten
inor ez nintzela esan zuten
psikopata ostia bat nintzela esan zuten
baina begiratu nazazu orain

hor jarrita Intersarean
mundu osoan
futurista
sar dadila ninja

Yo-landi vi$$er
dj Hi-Tek
Die ostia Antwoord
earra ezta?

Ninja bat naiz
ninja ostia bat"