Sunday, September 05, 2010

Zizekmania elastikoa

Eli Laztangurenek eta Markos Zapiainek elastiko bat diseinatu dute, "filosofiaren Elvis Presley" deiturikoaren tik horiek liluraturik.

zizekgardena zuzenduta

Diseinua denen esku jarri dute, nahi duenak bere elastikoak inprima ditzan.

Slavoj Zizek filosofoak mukiak kendu eta gomina gisa erabiltzen dituela dirudi, sudurra eta gero ilea ukitzeko keinua etengabe egiten duelako. Bere elastikoari ere tiraka egiten dio, titiburuan piercing infektaturen bat balu bezala.

Aztertu al ditu Zizekek bere keinuen esan nahia, Lacanen argitan?

Gurean orain ugariago dira Zizeken aipamenak baino Zizeken aipamenen ugaritasunaren aurkako ironiak, eta hain zuzen horrexegatik erakutsiko dut elastikoa harro eta bulartsu.

Hala dio Zapiain filosofoak. Elkarrizketa zoragarria egin zion irundarrak esloveniarrari aurreko batean –Gorka Bereziartuarekin– Argia aldizkariarentzat

Laztangurenek diseinatu du nikia, eta Zapiainek elastikoaren atzealderako aipua aukeratu du:

zizekatzealdea

Elastikoa inprimatu nahi baduzu, hemen dituzu SVG fitxategiak Creative Commons lizentziarekin:

Aurrealdea

Atzealdea

Badira hainbat film Zizek protagonista. Hemen dituzue hainbat helbide horiek jaisteko.

zizek!

The pervert's guide to cinema

Bi filmotako azpidatziak hemen (gazteleraz)

"The pervert's guide to cinema"-ren azpidatziak ez daude ondo sinkronizaturik, Mplayerrekin sakatu x, behar bezala jarri arte).

Nikia horrela geratzen da jantzita.

zizeknikiemakume

Eliri elkarrizketa egin diote Euskadi irratian Zizekmania elastikoaren inguruan:

Zizekmania elkarrizketa

Wednesday, September 01, 2010

Espainiarekin joango al garete?

Joan zen astean Europako finantza mapa hark harritu ninduen. Talde bat sortu dut flickerren, gaurko krisia irudikatzen –eta, ondorioz, ulertzen– lagun gaitzaketen irudiak biltzeko: Espainiarekin joango al garete?. Gehitu taldeari, mesedez, zuen irudiak. Nik Osborneren zezenaren ikono ezagunari esku-hartze txikia egin diot. Hau da nire ekarpena, oraingoz.

Buruan darabilt ideia bat: Araba eta Burgos aldeko muga inguruan, zezen detourné honen bertsio erreala eraikitzea, Osborneren zezen ofizialen eskala berean. Hona egitasmoa ilustratzeko irudi batzuk.

eta beste hau:

Hasi naiz dagoeneko produktu ildo oso bat diseinatzen, zezenean oinarriturik. Hau guztia copyleft da, beraz, norbaitek elastikoak eta txapak egin nahi baditu, primeran!! (Eskertuko nuke aletxoren bat ematea).

elastikozuriazezen

elastikozurianeska

txapazezen