Wednesday, September 01, 2010

Espainiarekin joango al garete?

Joan zen astean Europako finantza mapa hark harritu ninduen. Talde bat sortu dut flickerren, gaurko krisia irudikatzen –eta, ondorioz, ulertzen– lagun gaitzaketen irudiak biltzeko: Espainiarekin joango al garete?. Gehitu taldeari, mesedez, zuen irudiak. Nik Osborneren zezenaren ikono ezagunari esku-hartze txikia egin diot. Hau da nire ekarpena, oraingoz.

Buruan darabilt ideia bat: Araba eta Burgos aldeko muga inguruan, zezen detourné honen bertsio erreala eraikitzea, Osborneren zezen ofizialen eskala berean. Hona egitasmoa ilustratzeko irudi batzuk.

eta beste hau:

Hasi naiz dagoeneko produktu ildo oso bat diseinatzen, zezenean oinarriturik. Hau guztia copyleft da, beraz, norbaitek elastikoak eta txapak egin nahi baditu, primeran!! (Eskertuko nuke aletxoren bat ematea).

elastikozuriazezen

elastikozurianeska

txapazezen

3 comments:

Hainbeste tristezien artean said...

Ba nik barre egin dut.

Torti said...

es PANOLI el ke no vote EI! DA!. HOR DOA IZEN POSIBLE BAT ,FRESKO HORRENTZAKO.

ZEZEN TA KILOMETROS;

Paulov-en txakurrai,kanpaiz gertatzen zitzaion gauza bardiñe pasa-ixangaztan urtin-urtin,juliuan 7-xin, hamabi-bat urte betenebanerarte.

Atxan SEAT 127 gorrixe, kartolak arte bete maletaz, atxe,ama,aume,hiru anaxe-arrebak eta “San pankrazio “ estándar batetzeaz batea,aitak urteroko PARABOLI zoltatezkun(Biaji amenizateko) .

-San ferminetako lelengo entzierru,geuk korridukou.7zezenak pasa-arte ez ga helduko plazA!!(TORREMOLINOS-era,PROVINCIA DE HATOMAR POR KULO)

Zezen bat ikusi bezain lazter,amomari begirada zuzendu eta galdera berbera egitetzauen urtero.:ZENBAT FALTARA?
Berak,irribarre maltzur batez ,zera erantzuteban: ZEZENTA.

Goio Arana said...

zezenak burua galdu beharrean

Hona hemen antzerako irudi bat: zezena burua galtzeko zorian. Argazkia autotik eginda dago, Oviedotik Avileserako bidean.

Zezena burua galdu beharrean

http://www.flickr.com/photos/60565817@N00/4647568620/