Tuesday, February 22, 2005

PEGATINA SITUAZIONISTA



(Testu hau OSTIELA! aldizkariaren 2001. urteko neguko alean agertu zen. OSTIELA!-k goian agertzen den pegatinaren milaka kopia inprimatu zituen. Aldizkariarekin banatu ziren eta OSTIELA!-ren finatza zuloa handitzen lagundu zuen. Pegatina Euzkadiko psikogeografiako hainbat puntutan, dendetan bereziki, itsatsirik ikusi ziren hurrengo asteetan, aldizkariak irakurleei eskatu bezala. Uzkian Potek (ber)diseinatu zuen pegatina klasikoa)

1970 aldera, Londreseko supermerkatuak ondokoa bezalako pegatinaz josten dabil mutiko bat: Jamie Reid, punk mugimenduaren sortzailetako bat izango (omen) dena. Deja vĂș orduan ere, hamar urte (gutxienez) baziren eta situazionistak antzeko kospiraziotan ibili zirela.

Situazionistak aitzindariak izan ziren kontsumo gizartearen kritikan. Publizitateak burmuinetan desio faltsuak txertatzen dizkigula salatu zuten eta gure benetako desioen bila abiatzera bultzatu gintuzten: espaloiaren azpian.... hondartza dago!
Hondartza beharrean altxorra aurkitu zuten batzuk espaloiaren azpian. Malcolm MacLaren-ek situen leloak agertzen zituzten elastikoak saltzeari ekin zion, gero Sex Pistols-ak sortu eta salduko zituen bezala: berreskurakeria, situen kezka zaharra, dirudienez, ekintzarik erradikalena ere berreskuratzeko ahalmen agortezina du kapitalismoak. Keinurik bortitzena xurgatu eta salgai jartzeko trebezi perbertsoa, alegia. Eta perbertsidadetaz ari garela posmodernoak agertzen zaizkigu: alperrik ibiliko zara zure benetako desioen bila, benetako desiorik ez da, ez da inoiz izan...

Baina berreskuratutako txanponak beste aurpegia badu eta etengabe erakusten du, ......txanpon faltsua beti bueltan: kapitalismoari aurre egiterik ez dago; ikuskizunak ekintza oro indargabetzen du eta bere aldeko bihurtzen; benetako desiorik, gizatasunik alegia, ez dago.... eta HALA ERE jendeak zentzurik gabeko edertasun ekintzak burutzeari ekiten dio behin eta berriro, eta ekingo dio. Hona Sadie Plant eta lagunek ateratako ondorio positiboa: adi Situei, Durruti Zutabea itzuli da.

Erreprimitutakoa bueltan da: praka kanpaidunak, psikodelia, betaurreko zatarrak.... eranskailuak, pegatinak, autokolantak.
Beraz, diseinatu, kopiatu, moztu eta hoberik aurkitu ezean ITSATS EZAZU! Azken egunak dira.

No comments: