Saturday, February 26, 2005
Zer demontre da Situazionismoa?
Gaur egun geroz eta arreta gehiago pizten du situazionismoak. Pompidou zentruak eta Bartzelonako Macba museoak erakusketak eskaintzen dizkiote, Guy Debord, Hakim Bey eta Luther Blisseten idazlanak etengabe argitaratzen dira, interneten web orri ugari daude horren gainean... “Baina, zertan da situazionismoa, zehatz-mehatz?” galdetzen genion geure buruari. Eta hor etorri zaigu aurreko OSTIELA!-n eskatu eta gero gure esplikerra, Dotriña Berri (?) horren katixima leitzera:
Harrigarria da oso, oso lagun gutxik osatutako Internazional madarikatu honen birjaiotza; honek zuen helburu bakarra espontaneotasun kolektiboaren detonantea izatea zen, “gasolina sua dagoen ingurura” eramanez. Pariseko 68ko Maiatzaren urteurrenarekin batera, ahazturik zegoen mogidak interes harrigarria piztu du.
Baina zer demontre da situazionismoa?
Historiari gainbegiratu bat eman diezaiogun. Italian M.I.B.I. (Bauhaus Imaginista baten aldeko Nazioarteko Mugimendua), Londresko Komite Psikogeografikoa eta Internazional Letrista bildu ziren, Cosio d’Arroscia hirian, 1957ko uztailaren 27an eta Internazional Situazionista eratzea erabaki zuten. Sigla eta izen hauen atzean arrandikeri itzela zegoela bazirudien arren, egia esan behar bada, Internazional berri hartan 8 lagun baino ez zeuden, eta inoiz ez ziren 60 izatera iritsiko. Erakundetik kideak etengabe kanporatzeko ohitura ezarri zen, beti ere kanporatuek denuntzia publikoa zabaldu eta gero. Internazionala Guy Debord-ek idatziriko manifestu baten ondotik jaio zen: “Situazioen erakuntzari buruzko informea eta nazioarteko iharduera situazionistaren ekimena eta antolakuntzaren baldintzei buruzkoa”. Iraultza kulturala burutzeko programa zen hura eta loturak eten nahi zituen surrealismoarekin nahiz dadaismoarekin, azken hau aita kuttuna zutela onartzen bazuten ere (surrealismoa, ordea, aita higuingarritzat hartu zuten). Iraultza kulturala lortzearren artea gainditzeko bide praktikoa proposatu nahi zuten, asmakizun ludikoei garrantzia emanez eta, bide batez, desira eta irriken asetzeari. Situazioen erakuntza, hain zehazgaitza bihurtu zen kontzeptua, iharduera librearen, hau da, jokoaren adibide nagusi bihurtu behar zen, baina hasiera batean situazioaren kontzeptuari garrantzi itzela eman bazioten ere, apurka-apurka indarrik gabe geratuko zen. Lehen garai haietan, iraultza kulturala gauzatzeko asmakizun anitz jarriko zituzten martxan: urbanismoaren esparruan ikerketak, A. Jorn-en pintura okerra, Pinot-Gallizioren pintura industriala, Debord-en zinemagintza bera indargabetuko zuen zinema berria... 1957tik 1961eraino iraun zuen situazionismoaren lehen atala amaitzean Internazionalak jada kultura baino gehiago eguneroko bizimoldea kritikatzen zuela esatea gaur egun onartuta dago. 1961etik 1967ra bitarteko bigarren epean politika kritikatzeko unea iritsiko zen. Situazionistak marxista heterodoxoengana (Korsch, Lukacs...) eta Lyotard eta Castoriadis-ek osaturiko Sozialismoa ala Basakeria bezalako langileen aldeko taldeetara hurbilduko ziren, azken hauekin kasik idazki bateratua kaleratu zutelarik.
Beraz, Internazional Situak hasiera batean artea gainditzeko iraultza kulturalaren programa prestatu zuela esan dezakegu, baina geroz eta kritika gogorragoak egitearen ondorioz, azkenean eguneroko bizimoldearen salaketa helburu nagusi zuela sistema politiko eta sozialari bere osotasunean erantzungo zion. Dena den, situek eginiko bidea 68ko Maiatzean amaitu izan ez balitz ez zen hain interesgarria izango. Eta situazionistek Maiatzeko matxinadarekin izan zuten harreman konplexua bere horretan hartu behar da. Kapitalismo modernoaren barnean altxamendu soziala gerta zitekeela aurreikusi zuten, eta are gehiago, jaikialdi hura festa bihurtuko zela. Oldarraldiaren etorrera prestatu zuten ekimen teoriko nahiz praktikoekin. Berehala zapalduko zuten matxinada harek situazionistek asmatutako esaldi eta ideiak aterako zituen kalera: “Etzazue inoiz lanik egin”, “Galtzada-harrien azpian hondartza dago”, “Irakasleok: zuek zahartzen gaituzue”... eta hormetan idatziak izan ziren beste hainbat eta hainbat. Esaldi guzti haiek Debord eta Vaneigem-en liburuetan gorpuztu zen diskurtsoaren zatiak baino ez ziren, bizitza, politika eta artea uztartuz osatu zen ikusmolde berri baten printzak.
68ko Maiatzaren porrotarekin, han aldarrikatu zituzten gurari eta helburuen zapuztearekin, 60eko hamarkadaren amaieran piztu zen borrokaldiaren amaiera nolakoa izango zen iragarri zen. Espainiako Trantsizioa (Gasteizen 76an gertatu zen sarraskiak prozesuaren alderik ilunena erakutsi zuen) eta Italian 77an langileen autonomia suntzitzearren burutu zen errepresio gogorra Parisko porrotaren atalak baino ez ziren izango. Egungo Mugimendu Sozial Berriak Maiatzeko altxamenduaren oinordekotzat hartzea porru galanta baino ez da. Internazional Situazionistak berak ere 1972an garbi ikusi zuen euren garaia amaitua zenez, sekta nostalgiko bihurtu baino lehen erakundea desegitea komeni zela.
Botereak odola xurgatu nahi disidentziari
Internazional Situazionistaren historia tragikoa izan beharrean zegoen derrigorrez, arriskatuz eta sufrituz egin baitzuten; azken finean, talde harek gizartea eta bizimoldeak aldatzeko grina zuen eta borrokaren ondorio guztiak onartzeko prest zegoen. Honengatik besterik ez bada ere nazka itzela eragiten du Macba-k aldarrikaturiko “utopia situazionistaren itzulera 25 urte geroago”. Era berean, “gizartea begirada argitsuz aztertu zuten” eta antzeko esaldiek goragalea ematen dute. Situak ez ziren ez iluminatuak ezta utopikoak ere. Sinesgogorrak ziren, mesfidatiak, eta gorroto bizia erakutsi zuten. Baina ez daukagu zertan harritu beharrik. Horrelako hitzak irabazleengandik etorri ohi dira, garaipenak boterearen hatzaparretatik kanpo geratu izan diren gauzak bereganatuz eskuratu dituztenengandik. Debord-ek hau beti garbi izan zuen: “Badirudi situek gure ikuspegiaren egiazkotasunarekin gizarte modernoa bere osotasunean komentzitu dugula, eta horregatik batzuk gurekin bat datoz eta proposamenak gauzatzeko ahaleginean sutsuki dihardute, gainontzekoek euren indar guztiekin errefusatzen gaituzten bitartean”. Beste era batean esanda: berez botereak ez du ezer sortzen, guzti-guztia xurgatu egiten du. Horregatik ba, situazionistak zenbait gauza interesgarri esan zituzten heroi erromantiko gisa aurkezten dizkigutenean, industria kulturalak “azken abangoardia” haren bandera altxatzen digunean, farre-eroa ateratzen zaigu. Ez horixe! Izpiritu situazionista ezin da museo edo antzeko kultur-zentruetako katibu bihurtu. Izpiritu situazionista bizirik dirau okupazioak burutzen direnean eta boterearen aurrean bizitzaren indarra aldarrikatzen denean. Bizi-nahia eta desafioa dira izpiritu horren islada. Jende artean baloiak banatuz Paris futbol-zelai erraldoi bihurtu zuten Jussieu-ko Asanbladako langabetuengan antzeman daiteke izpiritu situazionista. Edota gure bizitza lapurtzen digutenen suntsipena eragiteko zerbitzu meteorologikoaren egoitza okupatuz naturaren indar ezkutuei dei egin zietenean.
Ander Graun
Tuesday, February 22, 2005
PEGATINA SITUAZIONISTA
(Testu hau OSTIELA! aldizkariaren 2001. urteko neguko alean agertu zen. OSTIELA!-k goian agertzen den pegatinaren milaka kopia inprimatu zituen. Aldizkariarekin banatu ziren eta OSTIELA!-ren finatza zuloa handitzen lagundu zuen. Pegatina Euzkadiko psikogeografiako hainbat puntutan, dendetan bereziki, itsatsirik ikusi ziren hurrengo asteetan, aldizkariak irakurleei eskatu bezala. Uzkian Potek (ber)diseinatu zuen pegatina klasikoa)
1970 aldera, Londreseko supermerkatuak ondokoa bezalako pegatinaz josten dabil mutiko bat: Jamie Reid, punk mugimenduaren sortzailetako bat izango (omen) dena. Deja vú orduan ere, hamar urte (gutxienez) baziren eta situazionistak antzeko kospiraziotan ibili zirela.
Situazionistak aitzindariak izan ziren kontsumo gizartearen kritikan. Publizitateak burmuinetan desio faltsuak txertatzen dizkigula salatu zuten eta gure benetako desioen bila abiatzera bultzatu gintuzten: espaloiaren azpian.... hondartza dago!
Hondartza beharrean altxorra aurkitu zuten batzuk espaloiaren azpian. Malcolm MacLaren-ek situen leloak agertzen zituzten elastikoak saltzeari ekin zion, gero Sex Pistols-ak sortu eta salduko zituen bezala: berreskurakeria, situen kezka zaharra, dirudienez, ekintzarik erradikalena ere berreskuratzeko ahalmen agortezina du kapitalismoak. Keinurik bortitzena xurgatu eta salgai jartzeko trebezi perbertsoa, alegia. Eta perbertsidadetaz ari garela posmodernoak agertzen zaizkigu: alperrik ibiliko zara zure benetako desioen bila, benetako desiorik ez da, ez da inoiz izan...
Baina berreskuratutako txanponak beste aurpegia badu eta etengabe erakusten du, ......txanpon faltsua beti bueltan: kapitalismoari aurre egiterik ez dago; ikuskizunak ekintza oro indargabetzen du eta bere aldeko bihurtzen; benetako desiorik, gizatasunik alegia, ez dago.... eta HALA ERE jendeak zentzurik gabeko edertasun ekintzak burutzeari ekiten dio behin eta berriro, eta ekingo dio. Hona Sadie Plant eta lagunek ateratako ondorio positiboa: adi Situei, Durruti Zutabea itzuli da.
Erreprimitutakoa bueltan da: praka kanpaidunak, psikodelia, betaurreko zatarrak.... eranskailuak, pegatinak, autokolantak.
Beraz, diseinatu, kopiatu, moztu eta hoberik aurkitu ezean ITSATS EZAZU! Azken egunak dira.
Saturday, February 05, 2005
GIZAKIEN AKABERA
TRAJEDIARIK GABEKO APOKALIPSI BATEN PROPOSAMENA
Islandia 1783: Laki sumendiaren haserrealdiak 20 milioi tona CO2 jarri zituen eguratsan, ortzea guztiz belzturik. 250.000 ardietatik 200.000 galdu ziren, 36.000 zaldi-behorretik 28.000, 22.000 behietatik 11.000 hil ziren bazkarako zuten belarran metatutako fluorrak pozoiturik. Giza populazioko %20a edo tripazorriek janda hil zen.
Aurreneko hau apokalipsi klasikoen eredutzat har dezakegu, uholdea dela aitzakia, lehortea dela, meteoritoa, izurritea, Azken Epaia... tradizio judu-kristauak antzinagoko sinismen sistimeei lapurtutako ideia da. Heriotza eta berjaiotza oinarri zituen ideia kutsu berriz jantzita agertzen zaigu milurtearen bukaeran: kanpoko etsaiaren mehatxuari aurre egiteko (estralurtar inbasioari, esate baterako) gobernu global indartsua behar dugu. Eskatologia poterearen zerbitzura, paradoxa ederra alajaina. Nola ulertu, ordea?
APOKALIPTIKOETAN KLASIKOENAK
XIX. mendean hasita eta XX.aren bukaera honetara zientifismo eta arrazionalismoaren eskutik heldu zaigu beste apokalipsi eredua. Entropia deritzo honen zomorroa: indarraren degradazioan eta denboraren gezi itzulezinean du funtsa. Big-bang: unibertsoa hedatzen ari da gero eta zabalago, gero eta hotzago, heriotz termikoa terminus geltoki duelarik. Kaosa gero eta handiagoa da. Ordena gero eta urriagoa. Gero eta indar gehiago sartu behar da eragin beretsua lortzeko. Bi kolpe aski ditugu arrautza irabiatzeko, zenbat beharko dirugu, ordea, berriro arrautzeko?
Dena dago dekadentzian
dena doa hiltzera
- BAP
Testuinguru historikoan kokatu behar dugu ikuspegi ezkor hau: XIX. mendeko Inperio handien gainbehera, erlijio-filosofi sistima handien eraisketa, utopia sozialisten suntsiketa ikusi dituen aroaren begi etsiez aztertuta, alegia.
Hiroshimak eta Txernobilek, ordea, argi erakutsi zuten txanponaren bestaldea. Hau da, errezago etorriko zitzaigula bukaera indar demasiaren eskutik eskasiatik baino.
Hala ere, apokalipsi termonuklearraren itxaropena dexente ahuldurik dabil gure artean 80ko hamarkadan inspirazio iturri emankorra izan eta gero:
y rezo para que llege una guerra nuklear.
- KORTATU.
GAIAREN MENDEKUA
(GAIA HIPOTESIAren inguruan ongi ilustratzeko ikus Josu Naberanen Sugearen Iraultza)
Lur planeta (GAIA -AMA LUR) ez da, inolaz ere, eredu zientifiko mekanizistak gaurdaino aurkeztu digun harri puska aspergarri hori. AMA LURra izaki bizidun osoa da eta dagokion adimena du. Planeta ez da, beraz, gizakiok gure joku ustela plazaratzeko eskenatoki soila eta ixila, baizik eta sistima konplexua, bere burua zaintzeko eta orekatzeko ahalmena duen osotasun bizia. Gorputzak gaixotasunari aurre egiteko duen sena bera du AMA LURrak, eta gorputzak infekzioari jarkitzen zaion bezela hala erasotuko dio GAIAk oreka arriskuan jartzen duen orori.
GIZATERIA= Lurraren minbizia
Esterminio guda izango da? ala zelula infekziosoak murriztu arteko borroka izango da? Erantzuna honako galdera honen eskutik etorriko zaigu: gaixotasuna gizakien mugagabeko ugaltze eta natur baliabideen ustiapen zoroan datza? Ala gizakia bera ote da gaitza?
Honekin estuki loturik agertzen zaigu VHEMT mugimendua. THE VOLUNTARY HUMAN EXTINCTION MOVEMENTzat gizakiok, geure kabuz eta komentzimenduz, ugaltzeari utzi beharko genioke. 0-Ugaltze honen bitartez 80 eta 100 urteko epean gizakiok desagertuko ginateke eta gurekin batera planetaren arazo nagusiak eramango genituzke ahanzturaren erresumara. (80 urteko epea munduaren arazoak konpontzeko ez dirudi tarte luzea, prefosta! Informazio gehiago izateko www.VHEMT.org bisitatu).
No mas nacimientos-
Def Con Dos
NEW AJE- ESKATOLOGIA INTEGRATUA
Aurreko hau guztiarekin kontraste latzean agertzen zaigu lehenengo galderaren erantzuna: apokalipsi integratu baten teoriaren forman, alegia. Teoria honek gizakien ugaltze bortitza hartzen du abiapuntu, ez prezeski gizateriaren amaiera kalapitosoa iragartzeko, baizik eta etorkizuneko harmonia berri baten etorrera aldarrikatzeko. (harmonia hitza erabiltzeak burlaize ikutua adieraz diezaioke irakurle euskaldunari, baina ez dago ironiarik jatorrizko teoriagileen asmoetan).
Teoria honek zelula/organismo dialektikan oinarritzen du gizakia/gizateria harremanaren azalpena. Giza garunaren antolamendua jartzen du honen adibide: neuronek garunaren bilakaeran hainbat fase igarotzen dituzte; honela, hasiera batean, neurona zelula bakartutzat har daiteke. Unitateon langintza bakarra ugaltzea delarik. Neurona kopurua handitu ahala zelula bakoitza ingurukoekin harremanetan jartzen hasten da. Taldeak sortzen dira, glandulak eta ehunak, bakoitza interes berekoi negoziaezinekin. Gatazka sortzen da: gorpuzkinak elkar azpiratu eta fagozitatu nahiean dabiltza. Errukirik ez da guda mikroskopiko honetan.
Baina ugaltzeak jarraitzen du eta muga kritiko batera heltzen da. Ordurarte bakarturik edota talde txikitan eta kontrajarritako xedez jarduten zuten zelulok batera aritzen hasten dira. Garunak, une honetatik aurrera, batasuna osatzen du eta osotasunaren ahalmena atalen gehiketa hutsa baino handiagoa da: sinergia, sinkronia, sinpatia... NEUrona GEUrona bilakatzen da (txiste txarra barkatuko duzuelakoan nago).
NEURONA⇒GEURONA⇒GARUNA
Garunaren bilakaera ezezik bestelako adibideak aurkierrazak dira naturan: erlauntzak, arrain sardak, edo Lurra bera (ikus GAIA teoria).
Eskema honi jarraikiz, gizateriaren bilakaera honela aurreikusten dute: 6.000.000.000 laguneko populaziora heldu garen honetan gizabanako eta interes talde ezberdinen arteko harremana lehiakortasuna, gatazka eta gerran oinarritzen da. Kopurua handitu ahala akats hauek gogorki azkartuko dira eta saltsa-maltsa gero eta bortitzagoa izango da: kaosaldi batean murgilduko da gizateria eta honekin batera planeta osoa.
Eta orduan gizateriak behar adinako masa kritikoa lortuko du eta (deus ex machina) ugalketa zoroa gelditu egingo da, bat-batean. Gizateriak bere buruaren kontzientzia garatuko du, lehia, gatazka eta guda ezinezkoak bilakatuz. Organismo bateratu eta osoaren gisan pentsatzen hasiko da: Gizateriaren Gogoa jaioko da.
Behin eta berriro historian zehar krisiak jotako gizarteetan agertzen den ideia bat dugu hemen gaurkoturik: paradisuaren itzulera eta zorioneko gertaera honen aurreneko nahaste-borraste une iragankorra, alegia. Honela, ipar Amerikako indioen Ghost Dance Religion harentzako, kaosaldi horrek, ziklo kosmikoaren osaketa zekarren eta beronekin batera beste ziklo baten hasiera (paradisuan).
XX. Mendeko hasieran ere espresionismoaren inguruko artisten artean ideia bera aurki dezakegu eta honela ulertu Gerra Handiari egin zioten ongi etorri beroa.
Gure garaian, berriz, NEW AJE deritzon mugimenduarekin lotuko genuke. Kapitalismo postindustrialak apokalipsi integratu, baikor eta salgarria behar du bere merchandising-erako.
GIZAKIEN AKABERA
Ez omen zan eudirik. Beti legor, eta lañorik ez iñundik...
Beiñ, laño bat agertu omen zan eta GIZAKI guziak ikaraz zebiltzan, ze gertatuko ote
zan. Lareun urteko agure bat atera zuten argira, lañoa ikusteko, alakorik ezagutzen
ote zuan. Baña, betazalak itxiak zitulako, ezin zuna lañorik ikusi. Orduan betazalak
palanka-burni aundi batekin iriki zizkioten.
Lañoa ikustean, zion:
- gure jendea galdu da...!
Gizakien akabera deritzogun fenomenoa, gorago aztertutako apokalipsi eredu dramatiko eta trajikoetatik erabat bestela bilakatuko zaigu XXI. mendearen hasieran.
Gertaeraren mugarria kontzientziaren digitalizazioa izango da. Hala aurreratu digute hainbat igerlek: 80. Hamarkadako Cyberpunk literatur mugimendua, Tron edota Videodrome film klasikoak eta azkenaldi honetan perretxikoak legez ugaritu zaizkigun beste filmak, Nirvana, Matrix eta eXistenZ, besteak beste.
Iragartzen digutenaren arabera, dagoeneko musikarekin, irudiekin eta testuekin egiten duguna eta arrunta bilakatu zaiguna, giza-gogoarekin egiterik izango dugu. Norbera izatearen kontzientzia 0 eta 1eko herrenka luzeetan kodetu eta makinaren barneko elektropaisaietan jostatzera bidali ahal izango dugu.
William Gibson eta lagunek Ziberespazio izena asmatu dute mundu berri hau bataiatzeko, eta terra incognitaren kartografiari ekin diote.
Errealitate birtuala, dagoeneko zaharkitua daukagun izena eta ideia, hasiera traketsa izan zen. Edozein errealitatea ez al da ba birtuala?
Hasiera, hala ere. Ortopedia-fikzioa, gailuen garaia: Ikusmena baldarki imitatzeko betaurreko bereziak. Ukimena era gordinenean kilikatzeko eskularru eta zakilzorro tristeak. Sado-maso estetikaren gadget irrigarri-negargarriak ziren. Torturagailu garestiak, alajaina, errealitatea imitatzeko.
Zertarako imitatu, ordea, errealitatea. Asmatzekotan ezin al da ba ezer hoberik egin?
Iraultza kontzeptuala irtenbide bakarra bilakatu zaigu.
Ez bilatu, beraz, berrikuntzaren gakoa aurrerapen teknologiko ikusgarritan. Asmakizunen Historiak aspaldian erakutsi zigun garapen teknikoa munduikuspegia eta kulturarekin lotuagoa agertzen dela ezagupen multzo zehatz batekin baino. Hau da, herriak edo kulturak ez direla "primitiboak" gurpila edo mikroprozesagailua ezagutzen ez dituztelako, inolaz ere: halakorik asmatzen ez badute, horren beharrik ez dutelako izaten da.
All the modern things
like cars and such
have always existed
they´ve just been waiting in a
mountain
for the right moment (to come
out and take over)
-BjORK
Makina gizakiarengana eraman beharrean (gailuak, ortopedia) gizakia sartu da makinan...eta hilezkor bihurtu SAREAN, paradisu eternoan ( paradisu hitza persieratik hartu dugu eta jatorrizko esanahia lorategi hertsia da).
Garunaren uhin elektromagnetikoak jasotzen dituen sensoreak, burmuinaren eta beronen jardueraren mapa zirriborratzen duen eskanerra eta ahalmen handiko oroimen sistema, hona hemen oinarrizko tresneria kontzientzia bilketari ekiteko.
Nola erreproduzitu-simulatu, ordea, burmuinaren prozesu elektrokimikoen saltsa-maltsa guztia makina baten barnean?
Kaosaren zientziengana jo beharko dugu irtenbide baten bila: datu bakan batzuk, fraktalki antolatuak eta kaotikoki abiaraziak, mundu osoaren konplexutasuna eraiki dezakete: itsasoaren usaina, alu ernetuaren hezetasuna, haizearen hotsa, basamortuaren ikuspegia. Baita ere jaiotzearen trauma, katuekiko beldurra, paranoia, botagurea, zorionaren eztia... Eta erabakiorrena: norbera izatearen kontzientzia, gizatasunaren funtsatzat jotzen den disfuntzio nagusia.
Garunaren jarduera zenbakietan zarratzerik badago, funtsean disfuntzionala, akatsduna dela ulertuz gero.
Hala ere teknologiak zeresan handia dauka oraindik. Informazio bilketa sistima elektronikoak zein optikoak gainditu beharra dago. Mundu berriotako bidaiarien arabera, SARE barnean bizitako kontzientzia egoera berria uherra da, zikina, zorroztasunik gabekoa: low resolution reality bataiatu dute teknikariek eta egungo oroimen sistimen ahalmen mugatuari egotzi diote honen ardura. Bioteknologiara joko omen da konponbide bila: euskarri magnetiko edota optiko inertea baztertu eta Chondrus Crispus eta bestelako itsasbelarratan oinarritutako biobiltegiak garatuko dira. Informazioa genetikoki txertatuko zaie belarrei. Euskarri biziok, ugalkorrok eta autoantolatzaileok biltzen dituzten gizagogoen betirako iraupena bermatuko dute. Eta ez soilik iraupen hutsa. Biziak behar duen gatza eta piperra ere sortuko dute hazkuntza kaotikoa dela medio.
SARE barneko bizia akatsgabea diseinatua izateaz gain ustekabearen, zirrararen eta misterioaren espezieak gozomikazturik agertuko da. Norberak ezbeharren indarra eta mugak erabakirik, egunsentien edertasuna edo orgasmoen luzapena erabakiko duen bezela.
GORPUTZA arazoa bihurtu zaigu bat-batean. Azken hamarkada tristean soinaren kultutik anorexiara pasa gara. Datorren hamarkadako dilema nagusia aurreikusten ote?: hau da, zer egin gorputzarekin gogohustu eta gero?
Mamirik gabeko gorputzek Ziber-zonbie taldeak osatu eta planetan zehar haiko-maiko ibiliko al dira? Espezie berri baten hastapena, agian? Ala heriotza budu-aren koadroa azalduko du gure gorpuak gogoak oporrak hartu eta gero: hipotermia, neuralgia bortitza, gihar dardarak, argaltze azkarra, katalepsia eta azkenik, koma itzulezina.
Sugeak azal zaharra atzean uzten duen bezela abandonatuko ditugu gorpu ustelok? Arratoiak ontzi galdua bezela akaso?
Mundugintza berrian gizateriak Jainkoaren errakuntzak ekiditzeari ekingo dio: gorpuztasuna eraikitzerakoan, gaixotasunak diseinutik at geratuko dira. Era berean zahartzea, heriotza, mina, puspiloak, txantxarra, ur azpian itotzea, hilerokoa... Gaitzak eta ezintasunak utikan!
Dastamen kanibalaren plazer eskisitoak, hegan egiteko gaitasuna, aluaniztasuna edo hermafroditismoa sexu organu bikote kopuru mugagabeaz..., hau da, gizakiaren ametsik gorenen katalogo osoa norbere esku, eternitatean... eta dohainik.
( behin sarrerarako ordainsaria eman eta gero, noski).
Bizi berria aukeraz beterikoa agertzen da kanpokoentzat. XXI. mendeko american dream etorkizunik gabeko txiroentzat, atsekabez beteriko beste bizimodu hau baino merkeagoa gainera. Malko aranatik ihesbidea debaldeko Walhallara.
Übermensch-aren ametsa hezur-mamiturik agertzen zaie begien aurrean hondoratzen ari den munduko eliteei.
Propagandaren beharrik ez da. Ikuskizuna bertan behera gelditu da, antzokia ikustezina bihurtu delarik. Negozioa bera ere airean lurrindu da, jendea saldoka izkutatzen hasi denean.
Mendian gora iges-egin zuten, ta muño batera eldu ziranean arri-pillo baten azpian gorde ziran. Honela galdu ziran GIZAKIAK.

Subscribe to:
Posts (Atom)